|
HIRIEN ESTRATEGIA XXI. MENDEAN.
Esperientzien azterketa, erronka berriak.
Abuztuak 28 eta 29
Miramar Jauregia.
Donostiako Plan Estrategikoak Bilbao Metropoli 30ekin elkarlanean antolatutako udako ikastaroak aurreikuspen guztiak bete zituen, maila handieneko txostengileak izan zituen eta. Daniel Innerarity, Eusko Ikaskuntza 2008 Sariaz gain, Antonio Vázquez Barquero, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna, Alfonso Martínez Cearra, Bilbao Metropoli 30ko zuzendaria eta Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendaria izan ziren.
Bi egunetan zehar, gertakari handiek hirietan izan dezaketen eragina aztertu zen. Ikastaroak nazioarteko gertakari hauek dakartzaten arrisku eta onuretan sakontzeko balio izan zuen, baita hiriaren eta inguru metropolitanoaren estrategiara eransteak duen garrantzia baloratzeko ere.
Gainera, solaskide baliagarrien partaidetzarekin planteatzeko beharra ere azpimarratu zen (hiritarrak, gizarte agenteak eta agente ekonomikoak, administrazio publikoak…), baita gertakariaren ondorengo planifikazioa egitearena ere. Zaragozako Uraren Nazioarteko Erakusketa edo Donostia 2016. urtean Europako Hiriburu Kultural izateko kandidatura izan ziren ikastaroari amaiera emateko mahai inguruan jorratu ziren gaiak.
Berriz ere, jende ugari bertaratu zen ikastarora eta horiei guztiei beren interesa eta partaidetza eskertu nahi diegu Donostiako Plan Estrategikotik.
|